EREI Elkartasunerako Elkartea esperientzia pertsonaletatik sortutako ekimen bat da, ezagututako errealitate migratzaileak medio, mundu-mailako justizia soziala bilatzen duen gizarte bateratu baten alde lan egiteko gogoarekin.
Migrazio-prozesuetan aurkitzen diren pertsonekin elkarlanean eta hauen parte hartze zuzenaren bitartez, mundu mailako desberdintasunak eta hauen ondorioak ezagutarazi eta giza eskubideak sustatzeko helburuarekin sentsibilizazio eta gizartea eraldatzeko heziketa jarduerak aurrera eraman nahi ditu EREIk. Gure ekimen eta elkarlanaren foku handi bat pertsona migratzaile eta errefuxiatuen errealitateetan dago.
Gure baloreak jarraituz, ikuspegi feminista, antiarrazista eta antikapitalista batetik lan egiteko konpromisoa hartzen dugu.