HASIERA
2023.URTEKO MEMORIA
2023.URTEKO MEMORIA
ANIZTASUNEAN BIZIKIDETZA ANTIARRAZISTA ETA FEMINISTARAKO GAKOAK: ERBESTEAN DAUDEN EMAKUMEEN AHOTSAK
Aldizkari hau EREI elkarteak 2024an kulturarteko bizikidetzari buruz aurrera eramandako ikerketa lanaren emaitza da. Ikerketa proiektu hau burutzeko, Grezian, Alemanian, Frantzian eta Euskal Herrian erbestean bizi diren lau emakume afganiarren partehartze eta lana ezinbestekoak izan dira. Emakume erbestean dauden beste emakume batzuekin, gehienak Afganistangoak, harremanetan jarri eta hauek elkarrizketatu dituzte kulturarteko bizikidetzaren inguruan beraien ahotsak eta esperientziak jasotzeko helburuarekin. Lan hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren kofinantzazioaren bitartez eraman dugu aurrera.
ERREALITATE MIGRATZAILEAK EZAGUTZEN PODCAST-A
Errealitate Migratzaileak Ezagutzen podcastak Oñatin (Gipuzkoa, Euskal Herria) bizi diren pertsona errefuxiatu eta migratzaileen ahotsak jasotzen ditu euskaraz (itzulita) eta gazteleraz (ahots originala). Bertan, pertsona migratzaileen errealitateak partekatuko dira lehenengo pertsonan, beraiek bizitako esperientzietan oinarrituta, eta genero-ikuspegi batetik. Migrazio-prozesuetan pairatzen diren giza eskubideen urraketari buruz ere hitz egingo digute.
Podcast hau EREI Elkartasunerako Elkarteak ekoitzi du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Oñatiko Udalaren finantzaketari esker, eta Oñati Irratiaren laguntzarekin.
ASILO-PROZESUAREN ERRONKAK EUROPAKO HARRERA-HERRIALDE NAGUSIETAN: JATORRIA ETA ERANTZUNAK
Europako harrera-herrialde nagusietako, hots, Alemania eta Frantziako, errealitate migratzaileak aztertu ditugu pertsona migratuei egindako elkarrizketa pertsonalen bitartez, lehenengo pertsonan eta genero ikuspuntu eta ikuspuntu global batetik. Herrialde hauetan pertsona migratuek dituzten erronkak ikusarazteaz gain, jatorrizko herrialdeen errealitatea eta erronkei aurre egiteko sortzen diren aktibismo eta proiektuak ezagutaraztea da ikerketaren helburua. Lan hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren kofinantzazioaren bitartez eraman dugu aurrera.
ERBESTEAN DAUDEN EMAKUME AFGANIARREN AHOTSAK
Europako harrera-herrialde nagusia den Alemanian bizi diren emakume afganiarrak protagonista dituzten lau bideo aurkezten ditugu. Bideo hauek Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren kofinanziazioaren bitartez egin ditugu.
GREZIAKO ERREALITATE MIGRATZAILEAK
Greziako errealitate migratzaileak lehenengo pertsonan eta genero-ikuspegi batetik ezagutu eta ikusarazteko helburuarekin ikerketa lan bat burutu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren kofinanziazioaren bitartez. 2022ko otsaila eta martxoan aurrera eramandako ikerketa lan honen emaitzak aldizkari batean bildu eta argitaratu ditugu.
PODCAST-ak LESBOSETIK
Latitude Adjustment Podcast Academy proiektuarekin elkarlanean, Lesbos-en bizi diren pertsona errefuxiatuek lehenengo pertsonan kontatutako istorioen podcast-ak euskara eta gaztelaniara itzuli eta hizkuntza hauetan grabatzen ari gara, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren bitartez.
Latitude Adjustment Podcast eta EREI-ren arteko elkarlan honek lau atal euskaraz eta lau gaztelaniaz eskainiko ditu.
LEHENENGO PERTSONAN
Espazio hau prozesu migratzailean dauden pertsonek lehenengo pertsonan bizi duten errealitateari buruz elkarbanatu nahi dutena jasotzeko txoko ireki bat da.
Nahi dutena, desio duten eran adierazteko espazio irekia.
ZER DA EREI?
EREI Elkartasunerako Elkartea esperientzia pertsonaletatik sortutako ekimen bat da, ezagututako errealitate migratzaileak medio, mundu-mailako justizia soziala bilatzen duen gizarte bateratu baten alde lan egiteko gogoarekin.
PARTE HARTU NAHI AL DUZU?
EREI Elkartasunerako Elkartearen helburuekin bat baldin bazatoz eta gurekin batera ekintza desberdinak aurrera eraman nahi baldin badituzu, bazkide edota boluntario egin zaitezke!
Jarri zaitez gurekin harremanetan: