email

         

123 Street Avenue, City Town, 99999

(123) 555-6789

email@address.com

 

You can set your address, phone number, email and site description in the settings tab.
Link to read me page with more information.

Podcasts-eus

LAPA 1: Kanpamentu barrutik

EREI

Latitude Adjustment Podcast Academyren lehen podcast-atalean, "Moria 2.0" pertsona errefuxiatuen kanpamentu berrian giltzapetuta bizi diren bost gizon afganiarrek aurre egin behar dieten borroka batzuei buruz hitz egiten entzungo duzu. Atalaren lehen erdia euskaraz dago eta bigarren erdia beraien ama-hizkuntzan: farsi/dari hizkuntzan.

Podcast hau Erei Elkartasunerako Elkarteak itzuli eta grabatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta Oñati Irratiaren babesarekin.

Ahotsak: Egoitz Atxaga Zubizarreta, Jon Garate Ondarre, Xabier Gesalaga Uriarte, Igor Tome Korkostegi, Aitor Abaroa Sesma. 

LAPA 4: Moriako gizakiak

EREI

Kikirentzat, "Alfa kapitaina" ezizenez ezaguna, ez zen berria pertsona errefuxiatu gisa bizitzea 2019ko urrian Moriako kanpamendura iritsi zenean. Ordurako bere bidaia luzeak Burundiko etxetik ihes egin, eta Ruandako pertsona errefuxiatuen kanpamendu batean urte batzuk pasatzera eraman zion. Duela urtebete Instagram-eko @the_humans_of_moria kontua sortu zuen, Lesboseko asilo-eskatzaileei beren istorioak partekatzen eta beren baldintzak ezagutarazten laguntzeko. Baina orain, bere lehen podcast atalerako, Alfa kapitainari dagokio bere istorioa kontatzea.

Podcast hau Erei Elkartasunerako Elkarteak itzuli eta grabatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta Oñati Irratiaren babesarekin.

Ahotsa: Jon Garate Ondarre.

LAPA 3: Beldurra eta itxaropena

EREI

Latitude Adjustment Podcast Academy-ren hirugarren atal honetan, Afganistango lau emakume gaztek beren itxaropen eta beldur handienak partekatzen dizkigute Lesbosera eta Europar Batasuneko mugetara iritsi zirenetik.

Podcast hau Erei Elkartasunerako Elkarteak itzuli eta grabatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta Oñati Irratiaren babesarekin.

Ahotsak: Miren Urkiola Serrano, Arantzazu Zubeldia Plazaola, Miren Zubeldia Plazaola, Maite Anton Leno.

LAPA 2: Bizitza hitz batean

EREI

Latitude Adjustment Podcast Academy-ren bigarren atal honetan, emakume gazte afganiar batek hitz perfektua aurkitu nahi du asilo bila Lesbosera egindako bidaiaren funtsa ulertu eta bere etorkizunerako dituen nahiak partekatzeko.

Podcast hau Erei Elkartasunerako Elkarteak itzuli eta grabatu du, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzari esker eta Oñati Irratiaren babesarekin.

Ahotsa: Sara Arregi Zubizarreta.