email

         

123 Street Avenue, City Town, 99999

(123) 555-6789

email@address.com

 

You can set your address, phone number, email and site description in the settings tab.
Link to read me page with more information.

Radha

Nire familiaren historian unibertsitatean graduatuko den lehen emakumea izango naiz.

Istorio laburra: Radha Kumari naiz. 20 urte ditut. Neskek ahotsik ez duten Indiako herri batean hazi nintzen. Nire ahotsa futbolarem eta hezkuntzaren bitartez aurkitu nuen. Jharkhandeko landa eremuan hazi nintzen. Bertan hamar neskatik seik eskola utzi eta emaztegai gazteak bihurtzen dira. Haurren arteko ezkontza saihestu dut eta hezkuntzarako eskubidearen alde borrokatu dut. 2020an Leinn International-en matrikula osoko beka bat onartu nuen, Mondragon Unibertsitatearen bitartez, Espainian ekintzailetza ikasteko. Azken hiru urteetan, nire mantenu-gastuak Yuwa Inc-ek eta Young Living Foundation izeneko fundazio pribatu batek finantzatu dituzte (hemen dago elkarrizketa bat YL Foundationentzat). Beka hauek ezin direnez luzatu, laguntza osagarria behar dut nire ikasketen azken urtea Espainian amaitzeko.

Zergatik da garrantzitsua? Nire helburu handienetako bat Erresuma Batuan kirol-kudeaketa ikastea eta FIFA bezalako futbol-erakunde handi batean lan egitea da. Sei urtez, landa eremuko Indiako nesken bizitzan paper garrantzitsua bete nuen Yuwako futbol entrenatzaile gisa. Gradu hau amaitu eta ekonomikoki independente bihurtzen banaiz, neska gazte horien eta beraien familien inspirazio izan nahi dut eta neska baten hezkuntzan inbertitzearen balioa erakutsi nahi diet.

Istorioa: Futbolean jokatzen hasi eta Yuwako hezkuntza programan sartu nintzenetik, nire ahizpak izan duen bizitza ezberdin baten alde borrokatu naiz. Amets hori hezkuntzarako eta pobreziarik gabeko etorkizunerako nire ibilbidearen hasiera izan zen. Nesken hezkuntzan ez dela inbertitzen ikusi dut, haurrak ezkontzera behartzen direla ikusi dut, ekonomikoki beste pertsona batzuen mende hazten direla ikusi dut, abusuak jasaten dituztela ikusi dut eta zikloak jarraitu egiten du. Genero-berdintasuna eta nesken etorkizunean inbertitzea, nire komunitatera eraman nahi nituzken gauzak dira. Emakumeei beren familietan erabakiak hartzeko ahalmena emango dien enpresa sozial bat sortu nahi dut. Beldurrarekin, berdintasuen ezarekin, umiliazioarekin hazten zara, baina horrek guztiak indartsu egiten zaitu!!!

Ez dut beti gehiagorekin amestu. Txikitan, nire ikasgelan 70 ikasle zeuden, irakasleak askotan ez ziren etortzen eta, agertzen zirenean, galderak egiteagatik oihu egiten ziguten. Azkenean, eskola arazo handia bihurtu zen. Nire herriko hamar neskatik seik bezala, ikasketak utzi nituen. Egun batean, banbuzko makilarekin behiak gidatzen ari nintzela, ume batzuk ikusi nituen futbolean jolasten. Nire familiarengandik ihes egin nuen tea nire gona luzearekin jolasten haiekin bat egitn nuen. Nire komunitateko jendeak futbola ez dela neskentzat uste du, baina nik horrela aurkitu nuen nire ahotsa. 9 urte nituen, bi galtzerdi ezberdin eta zapata zaharrak neramatzan. Entrenamendura joaten nintzenean, mutilek komentario sarkastikoak egiteaz gain, harriak ere botatzen zizkidaten. Goizeko 5etan lehena nintzen entrenatzailearen zain, eta institutuan haietako bat bihurtu nintzen. Talde bat osatu nuen eta dirua irabazi nuen ikasketak ordaintzeko. Nire gurasoek ateak giltzapetu zituzten, txapelketetan jokatzea galaraziz, baina orain haiei aurre egiteko indarra nuen. 2016an, Espainiako gazte mailako txapelketa handienetako batean lehiatu nintzen. Pasaporte bat eta bisa bat nolakoak ziren jakin nuen lehen aldia izan zen. Nire esperientziak nire herriko jendearekin partekatu nituen, neskentzako hezkuntza eta kirola zein funtsezkoak diren azalduz. Ordutik, hamar familiak alabei jolasteko baimena eman diete, eta ezkontzako besokoen ordez, neskek futboleko atezainaren eskularruak dituzte.

2018an, Yale Young Global Scholar-en ikasteko hautatu ninduten, Yaleko Unibertsitateko bi asteko kanpamentu akademikoan. Oso gogorra izan zen, baina ez nuen amore eman eta ondo osatu nuen iraunkortasunari eta ekintzailetzari buruzko ikastaroa. 2020an, batxilergoa amaitu eta beka oso bat onartu nuen LEINN INTERNATIONAL, Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun Vaani izeneko proiektu batean ari naiz lanean - Futbola emakumeak elkartu eta kirolaren bidez ahalduntzeko erabiltzen duen erakundea da. 8 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu Alemanian, Indian eta Hego Korean. NBEk kirolean emakume gazte lider gisa ere izendatu nau 2030erako.

Kirol-kudeaketa ikasi nahi dut; emakumezkoen futbola, zehazki.

Izan zaitez nire historiaren parte, nire heziketa sustatuz eta izan nahi dudan emakume bilakatzen lagunduz. Irakurri gehiago hemen.

Adeitasunez,

Radha Kumari

Eskerrik asko:)