Tahere Rezaee
Norberak sortutako legeak:
Isilik egon beti. Ez duzu jakiteko eskubiderik, nire kontrolpean zaudelako.
Egin barre isilik. Kontuz ibili zure soiltasunarekin eta gazte itxurarekin.
Edozer egiteko baimena eskatu behar didazu; zure jabea naizelako.
Ez duzu apaingarririk edo edertasunik behar, gizonen arreta erakar dezakezulako.
Bidaiatzeaz gain, ahaztu etxetik bakarrik irtetzeaz.
Ez duzu ikasteko eskubiderik; ez duzu ikasteko eta lan egiteko beharrik, inola ere ez. Gure gizarteak ez du zu bezalako pertsona ahulik behar.
Ez du axola talentu bereziak badituzu.
Ez du axola zenbat ordu ikasten duzun egunean ezta zenbateko adimen-koefizientea daukazun. Zure nahien aldeko borrokek ere ez dute axola.
Zure ametsak niretzat alferrikakoak dira, beraz suntsitu egingo ditut.
Hemen ez zaio arretarik jartzen zure hitz eta trebetasunen balioari.
Beraz, liburu onenak idazten badituzu edo arropa ederrana bordatzen baduzu ere, berdin dio.
Ez du axola gai bat milaka pertsonei segurtasunez eta argi azaltzeko gaitasuna baduzu, edo koadro errepikaezinak diseinatzeko gai bazara ere.
Ezabatu mediku edo erizain izateko ametsa, ez duzulako etxetik kanpo lan egiteko eskubiderik.
Egin esaten dizudana. Nire aginduen eta legeen menpe bizi.
Berdin dio zeintzuk diren zure kirol-trebetasunak, goleatzaile onena edo boleiobelan sekulakoa bazara ere.
Oso emakume enpresaburu ausarta izan zaitezke eta Afganistaneko hainbat alfonbra tipiko (kilim) ehundu ditzazkezu, zerbait asmatzeko talentua izan dezakezu, baina hemen ere zure iritzia ez da garrantzitsua.
Zuretzat ere debekatuta dago maitatzea.
Hau zure kartzela da. Hemen zure gorputz eta arimarengatik erabakitzen dugu.
Ez dago etorkizunik zuretzat, beraz ez du axola askatasunaren aldeko eslogana abesten baduzu edo justiziaren bila bazabiltza.
Lege horien aurka borrokatzen dute Afganistango neskek eta emakumeek egunero.
Talibanen buru suntsitzaileek egindako legeak dira hauek. Norberak sortutako legeak gaitasunik ez duten eta hausnarketarik egiten ez duten pertsonek asmatu dituzte, eta pertsona horiek lege horiek aplikatzen saiatzen dira.
Eslogan horiek egunetik egunera handitzen ari dira.
Minez eta odolez negar egiten duen herriaren ahotsa. Oso krudela da pertsona hauen ahotsa isiltzen bada.
Zuekin gaude, neska eta emakume indartsuekin.
#emakumeen aurkako indarkeria geldiarazi.
#Afganistekoemakumeekingaude