Lehenengo pertsonan
Radha Kumari
Nire familiaren historian unibertsitatean graduatuko den lehen emakumea izango naiz.
Radha Kumari naiz. 20 urte ditut. Neskek ahotsik ez duten Indiako herri batean hazi nintzen. Nire ahotsa futbolarem eta hezkuntzaren bitartez aurkitu nuen. Jharkhandeko landa eremuan hazi nintzen. Bertan hamar neskatik seik eskola utzi eta emaztegai gazteak bihurtzen dira.
Haurren arteko ezkontza saihestu dut eta hezkuntzarako eskubidearen alde borrokatu dut.
Masume
Emakumeen eskubideak
“Beti izan da arazo bat eta oraindik ere izaten jarraitzen du. Beren generoagatik soilik, emakumeak erailak eta bortxatuak dira, eta askoz ere indarkeria gehiagoren biktima dira. Ez al da inozoa?
Masume naiz, 27 urte ditut eta Afganistangoa naiz, baina Iranen jaio eta hazi nintzen.
Beldurrarekin, berdintasun-ezarekin, umiliazioarekin hazten zara, baina horrek guztiak indartsu egiten zaitu!!!”
Tahere Rezaee (@tahe.reh62)
Norberak sortutako legeak:
Isilik egon beti. Ez duzu jakiteko eskubiderik, nire kontrolpean zaudelako.
Egin barre isilik. Kontuz ibili zure soiltasunarekin eta gazte itxurarekin.
Edozer egiteko baimena eskatu behar didazu; zure jabea naizelako.
Ez duzu apaingarririk edo edertasunik behar, gizonen arreta erakar dezakezulako.
Hossein Anwari
“Bost lagun ginen eta Kroazian bost egunez Italiarantz bidaiatzen ari ginen polizia kroaziarrak harrapatu gintuenean. Lagunak eta ni polizia-furgoi batean sartu gintuzten. Bero handia egiten zuen eta haizagailuak itzalita zeuden. Itotzen ari ginen. Eta nire lagunek Pakistango etorkinekin nahastu ninduten hogei bat pertsona ginenean, eta Kroaziako poliziak furgoneta batean sartu gintuen denok, sei lagun baino gehiago sartzen ez ziren furgoneta batean. Kamioneta oso azkar zihoan eta airea itzali zuten. Heriotza desiratu genuen une horietan. Gero mugara eraman gintuzten eta ilaran jarri gintuzten eta piper-aerosola bota ziguten begietan. Begiak itxita egin genuen korrika. Ikaratuta geunden, beldur handia genuen, ezin genuen ezer ikusi ezin genuelako begiak ireki. Begiak sutan genituen eta min izugarria eman ziguten bi orduz.”
Mohadese
Kaixo!
Mohadese naiz, 18 urte ditut eta Afganistangoa naiz, nahiz eta Iranen jaio nintzen eta inoiz ez naizen nire herrialdean egon. Pertsona errefuxiatua naiz; hala jaio nintzen eta arazo asko ditut horregatik…
Guztiok esan nahi dugu gu ere gizakiak garela, Europako pertsona guztiak bezala, eta gure herrialdean segurtasunik ez badugu, herrialde “on” batean jaio eta bizitzea egokitu ez zaigulako, ez garela errudunak. Bakean bizi nahi dugu, besterik ez!
Taher Hussaini
Nire biografia mikatza
Istorio hau futbol taldeko kapitain bezala aukeratu nindutenean hasten da. Eskolako taldeak eta entrenatzaileak aukeratu ninduten. Inguru bereko lau eskolen artean futbol partida bat antolatu zen. Aste bat bakarrik izan genuen entrenatzeko eta gero taldeka jokatu genuen. Azkenean, partidak hasi ziren. Nire apartekotasuna dela eta irabazi genuen partida: Taher Hussaini.